Ongi etorri Espainiako Liburutegi Nazionaleko inprimatu aurretiko fitxategi digitalen Lege Gordailuaren atalera. Atari honen bidez, argitaletxeek euren argitalpenen edizio digitalak entregatu ditzakete, 8/2022 Legeak aldatu duen Lege Gordailuari buruzko uztailaren 29ko 23/2011 Legea betez.
Lege gordailuak herrialde bakoitzeko ondare kulturala eta intelektuala biltzea du helburu, jendartearen esku jarri ahal izateko. Hortaz, argitaletxeen ekoizpen ororen zaintza bermatzen duen euskarri bat da. Egungo herritarrei zein etorkizuneko belaunaldiei, informazio edo ikerketa helburuetarako, ondare intelektuala eskuratzeko aukera bermatzen dien ondasun demokratikotzat hartu behar da.
Hartu gogoan: plataforma hau ez da lege-gordailuaren zenbakiak esleitzeko. Helbide soziala duzuen lege-gordailuaren bulegoan eskatu behar dituzue. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan depositolegal@bne.es helbide digitalarekin.